}

Elhuyar Zientziak Bizilabe aurkeztuko du Zaragozako Dibulgazio Berritzailearen 3. Jardunaldietan

2015/10/22 Elhuyar Zientzia

elhuyar-zientziak-bizilabe-aurkeztuko-du-zaragozak
Arg. Jornadas Divulgación Innovadora

Bizilabe proiektua aurkeztuko du bihar Elhuyarko Zientzia-hezkuntza arloko arduradunak, Aitziber Lasa Iglesiasek, Zaragozako Dibulgazio Berritzailearen 3. jardunaldietan  (III Jornadas de Divulgación Innovadora ).

Elhuyarrek Basaurin, hango udalaren eta eragileen laguntzarekin martxan jarriko duen gazteentzako ikerketa-zentroa da Bizilabe, eta proiekutaren ezaugarriak eta helburuak ezagutaraziko ditu jardunaldietan.

Hain zuzen, zientzia azaltzeko dauden bide, ikuspegi eta formatu berritzaileenez hausnartzeko foro profesionala da Zaragozakoa. Saio profesionalez gain, publiko orokorrari zuendutako tailer eta zuzeneko dibulgazio-ekintzak eskainiko dira. “Zientzia-dibulgazioaren profesionalek ere ikertzen eta esploratzen dutelako”, antolatzaileen hitzetan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia