}

Elhuyar anaien bi gutun

1992/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Joan Jose eta Fausto Elhuyar anaien gutun bana aurkitu berri dira Alemaniako Freiberg-eko Bergakademia izeneko erakundean. Bata 1782. urteko maiatzaren 10ekoa da; Joan Jose Elhuyarrek Suediako Uppsalatik Abraham Gottlob Werner irakasle eta lagunari Freibergera bidalia. Bestea berriz, Cadizetik bidali zion Fausto Elhuyarrek (Mexikora abiatu zain zegoela) 1788.eko ekainaren 2an irakasle berari Alemaniara.

Bi gutunetako gaia batez ere mineralogia da, baina Joan Josek Wernerri Uppsalatik bidali zionez, duela gutxi arte ilun egon den puntu bat argitzen du. Zenbaiten ustetan Fausto izan zen Uppsalan Tobern Bergman kimikari famatuarekin mineralogia ikasitakoa, baina Joan Joseren gutuna Uppsalan egina dagoenez, bera izan zen Bergmanen ikasle (anaietako bat bakarrik izan bazen behintzat).

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia