}

Eguzki-adarren mitoa desmitifikatuz

1994/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hamaika urtean behin, gutxi goiti-beheiti, Eguzkia-Lurra ihardueraren zikloaren gailurraren inguruan, ekaitz magnetiko handiak jazotzen dira; sare elektrikoak hondatu, satelite bidezko komunikazioak interferitu eta aurorak latitude baxuetaraino eramaten dituztenak, besteak beste. Komunikabideek gertaera horien argibidea eskatuz uni bertsitate, behatoki, etab.etako adituak kontsultatzen dituztenean, honelakoxea izaten da ohizko erantzuna: "eguzki-adarrek jaurtitako partikula energetikoek sortua da".

Jack Gosling-ek, Los Alamosko (Texas, EEBB) National Laboratoryko zientzilariak erantzuna okerra dela dio; gertaera horien jatorria eguzki-adarrak ez direla, alegia. Bere iritziaren arabera (bide-nabar esan dezagun gero eta zientzilari gehiagok onartzen duela) eguzki-koroaren masa-egozketak dira gertaera horien jatorria.

Koroaren masa-egozketak, koroa-egituren berregituraketa lasterren ondorio dira. Horiek, koroa-materialezko kantitate handia injektatzen dute eguzki-haizean. Horrelako fenomenoak espazioan kokatutako koronografoen bidez baino ezin dira ikusi. Burbuila erraldoi moduan ageri dira (Ikus 1.irudia). Eguzki-iharduera aztertzen duten zientzilarientzat fenomeno berria da hau. Izan ere, 1970eko hamarkadaren hasieran aurkitu zen.

Aurorak eta beste fenomeno horiek azaltzeko Jack Gosling-ek proposatzen duen gertaera-eskema eta orain arte onartutakoa 2. irudian azaltzen dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia