}

Dinosauroen arkakusoak

2012/03/07 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

dinosauroen-arkakusoak
Jurasikoaren erdialdeko arkakusoak; emea eta arra hurrenez hurren. Arg. D. Huang et al. / Nature

Ezagutzen diren arkakuso zaharrenen fosilak aurkitu dituzte Kansasko Unibertsitateko paleontologoek. Erraldoiak ziren, 15-20 mm-koak; hankak ez zituzten salto egiteko moldatuta egungoek bezala; eta, odola xurgatzeko aho-egiturak ikusita, ikertzaileek ondorioztatu dute dinosauroen azal lodia zulatzeko gai izango zirela. Nature aldizkarian argitaratu dute ikerketa.

Txinako ipar-erdialdeko bi aztarnategitan aurkitu zituzten fosilak; bat Jurasikokoa, 165 milioi urtekoa, eta, bestea, Kretazikokoa, 125 milioi urtekoa. Oso egoera onean daude fosilak, eta aurkikuntza honek zulo handia bete du arkakusoen erregistro fosilean. Izan ere, oso eztabaidatua den kretazikoko erregistro bat alde batera utzita, ezagutzen ziren gainerako fosil guztiak duela 65 milioi urtetik aurrerakoak ziren, gaur egungo arkakusoen oso antzekoak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia