Elhuyar zientziaren komunikazioa

CoolTown: eguneroko bizitza, sareari konektatuta

2002/01/29 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Sarearen ahalbide guztiak eguneroko bizitzaren zerbitzura jartzen dituen CoolTown proiektua aurkeztu du Hewltt-Packard (HP) informatika-konpainiak. Proiektuaren arduradunen esanean, pertsonak, lekuak eta tokiak web sarearen bidez konektatuta egotean datza CoolTownen xarma.

Etorkizuneko bizimodua zenbateraino erraztu dezaken erakusteko, lehen CoolTown zentroa eraiki zuten iaz Kalifornian. Zentroa etxebizitza, bulegoa eta merkataritza-gunea irudikatzen dituzten eremuetan banatzen da; hartara, bisitariak guztia konektatuta egotearen onurak ikus ditzake. Esate baterako, etxean goxo-goxo lo zaudela, iratzargailuak berak ohi baino ordubete lehenago esnaraziko zaitu betiko errepidea itxita dagoela eta luzeagoa den beste bat hartu beharko duzula ohartarazteko. Gainera, gosaria prest izango duzu eta, badaezpada ere, lehenengo hitzordua ordu-erdiz atzeratuko dizu.

Ametsa dirudien arren, hori ahalbidetuko lukeen teknologia ia guztiz garatuta dago. Izan ere, kode-barra, irrati-hargailua, infragorriak eta kablerik gabeko Bluetooth teknologia arruntak erabiltzen ditu. Horien bidez, tresna guztiak elkarrekin konektatzen ditu eta informazioa poltsikoko eta haririk gabeko telefonoetara transmititzen du.

HPko arduradunek diotenez, Cool-Towni esker argi gelditzen da Internetek eguneroko bizitzan eragiteko duen ahalmen izugarria. Horrela, nahi denean, nahi den tokian eta nahi den moduan jaso daiteke informazioa.

Dena dela, proiektuaren helburu nagusia industrialariek garatzen ari diren teknologietan eta etorkizuneko zerbitzuetan arreta jartzea da.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia