}

Bukatu dira pelikulak!

1987/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Bai, horrela da! Argazki-pelikularenak egin du. Hona hemen, koloretako argazki magnetikozko lehenengo sistema. Hemen kamera daukagu eta aparte beste hauek daude: disko magnetikoaren 50 imajinak pantailan erreproduzituko dituen irakurle-erregistratzailea; kopiak paperean ipiniko dituen koloretako inprimagailua eta telefono-linea baten bidez imajinak igortzeko hargailu-transmitigailu bat. Liluragarria benetan! Tresna txundigarri honen prezioa hau da: 25.000 libera (500.000 pta.) kamera eta 200.000 libera (4.000.000 pta.) sistema osoa. Dagoeneko Ipar Euskal Herriko dendetan aurki dezakezu.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia