}

Baztangaren aurka txertatzea proposatu du Etxe Zuriak

2003/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

1980an, baztanga desagertutzat jo zen mundu osoan. Baina, gaixotasuna berriz agertuz gero txertoak egiteko lehengaia izatearren, AEBek eta Errusiak laginak gorde zituzten.

Orain, AEBetako gobernua beldur da Irakek baztangaren laginak ote dituen eta arma biologiko gisa erabiliko ote dituen. Horri aurre egiteko, lehenik militarrak eta gero larrialdi-zerbitzuetako langileak txertatzea erabaki du. Gainera, 2004 urterako, AEBetan nahi duen guztia txertatuta egotea proposatu dute.

Txertoak, ordea, kontuan izateko moduko albo-ondorioak ditu: milioi bat pertsonatik bat hil daiteke, 300.000tik batek entzefalitisa izan dezake, eta immunitate eskastua eta azaleko arazoak dituztenentzat ere kaltegarria da.

Eta dena balizko eraso biologiko baten beldurrak jota daudelako.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia