Elhuyar zientziaren komunikazioa

Barre artean aurkeztu dute zientzia.eus atariaren atal berria

2015/11/04 Elhuyar Zientzia

barre-artean-aurkeztu-dute-zientziaeus-atariaren-a
Wolfram deuna ekitaldiko hizlariak eta aurkezlea. Arg. Zientzia.eus

Zientzia.eus atariaren atal berria aurkezteko ekitaldi berezi bat egin dute Bergaran Elhuyarreko lagunek, hainbat zientzialari eta zientzia-zalerekin batera: Wolfram Deuna!

Ekitaldiaren izena eta lekua ez dira kasualitatea, Bergarako seminarioan isolatu baitzuten Elhuyar anaiek wolframa, euskal zientziak elementu kimikoen taula periodikoari egin dion ekarpena.

Hala, udaletxeko pleno aretoan izan da ospakizuna, eta umorez eta zientziaz blaitutako hitzaldi laburrak izan dira ekitaldiaren ardatza. Ibon Cancio biologoa, Koldo Garcia genetikaria, Ines Garmendia matematikaria, Josu Lezameta irakaslea, Josu Lopez-Gazpio kimikaria, Uxune Martinez soziologoa eta Amaia Portugal eta Idoia Torregarai kazetariak izan dira hizlariak, eta, genetikatik sexura, denetariko gaiak izan dituzte hizpide.

Amaieran, Zientzia-blogak atala aurkeztu du Zientzia.eus atariaren arduradun Alaitz Ochoa de Eribek. Elhuyarren zientzia-proiektuen ataria da Zientzia.eus, eta orain, Zientzia-blogak atalaren bidez, leiho bat ireki die euskarazko zientzia-edukiak sortzen dituzten blogariei.

Zientzia-blogak atalean, blogariek beren bloga gehitzeko aukera dute. Hala, zientzia-gaien inguruko informazioa eta entretenimendua bilatzen dutenen eskura jartzen dituzte beren edukiak. Hain zuzen, hizlarietako batzuek dagoeneko Zientzia.eus-en bidez ere plazaratzen dituzte beren artikulu edo ikus-entzunezkoak, Zientzia-blogak atalean.

Gerturatu direnen artean, Elhuyarreko lagunak eta haien gertukoak ez ezik, bergarar ugari izan dira. Amaieran, hizlariekin bildu dira denak, mahaiaren inguruan, giro atseginean. Aipatzekoa da Elhuyarrek Bergarako udalaren eta Laboratorium museoaren laguntza jaso duela ekitaldia egiteko.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia