}

Balio erantsiaren gaineko zerga

1986/06/01 Jauregi, Mariaje - Elhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hemen dugu jadanik, hainbeste hitz eragin duen eta eragiten ari den zerga misteriotsu hau. Espainiako Ekonomi eta Hazienda-Ministraritzak, azaroa eta abendua bitartearen telebista bidez egindako iragarki-bonbardaketak ez du lortu jendearen beldurra uxatzerik. Izan ere, beste hogeitalau zergen ordezkoa den honen ezarpenak, nabariki arinduko bait ditu kontsumitzaileen poltsikoak.

Zerga-erreforma honen ondorioz, zerga- eta tasa-multzo bat desagertu egin da. Besteak beste, honako zerga hauek: Enpresa-trafikoaren gaineko zerga orokorra (ETZO), luxu-zerga, edari freskagarrien gainekoa, telefonoaren erabilpenagatikoa eta barne-kargen konpentsaziozko zerga. Bestalde, orain arte zergarik ordaintzen ez zuen zenbait produktu hemendik aurrera zamatua egongo da, hala nola, lehen mailako artikuluak, liburuak, aldizkariak, egunkariak, kooperatibak, babes ofizialeko etxebizitzak, etab...

Zerga-erreformaren arrazoiak

Erromako Tratatuak agintzen duenez, EEEko Estatu partaide guztiak produkzio-prozedurako fase guztietan erantsitako balioagatik zerga bat ezartzera behartuta daude.

1986.ean sortu zen EEEko Finantz eta Zerga-batzordeak, Fritz Neumark-en lehendakaritzapean, komunitateko Estatuen artean zeuden desberdintasun fiskalak analisatu ondoren, txosten bat aurkeztu zuen. Txosten honek zioenez, salmenten gaineko zerga multiple metagarriak kendu beharra zegoen, eta bere ordez, zerga-sisteman, balio erantsiaren gaineko zerga sartzea aurrikusten zen. Harrez gero, Komunitateko Estatu guztietan ezarri beharreko zerga dugu berau, EEEko Estatu guztien artean ondasun eta zerbitzuen zirkulazio librea bermatu nahiean.

Hala ere, ez da EEEan soilik aplikatzen den zerga. Beste zenbait herrialdetan ere indarrean dago, hala nola, Suedia, Austria, Norvegia, Argentina, Bolivia, Brasil, Mexiko, Peru, Israel, Senegal, Marokko, etab.etan.

Elkarteko Estatuen arteko konkurrentzia librea ez eragozteaz gain, egon badago beste arrazoi bat zerga honen aplikaziorako. Berriro ere Erromako Tratatuaren agindupean EEEak badu bere funtzionamendurako aurrekontu bat, eta aurrekontu honen finantz iturririk garrantzitsuena, Estatuek BEZagatik bildutakoaren portzentaia bat da. Beraz, Europako aurrekontuaren sarreren kapitulua bermatuko duen sistema ziurtatu nahi da zerga honetaz.

Hasieran Estatu bakoitzaren ekarpena ezin zitekeen berak zerga honengatik bildutakoaren %1a baino handiagoa izan. Tasaren muga maximoa %1ean zegoen, eta aurreko urteetan errespetatu den muga izan da. 1979an %0,78koa izan zen kuota, 1981ean %0,89koa eta 1983ean %0,99koa. Baina azken urte honetan, 1983an hain zuzen, kantitate horrekin gastuak ez ziren estaltzen eta %1 hori berrikustearen beharra has ziren aipatzen. Ondorioz, 1984ean Aurrekontuak izan zuen defizita ikusirik, kuota %1,4era igo zuten. Beraz, BEZak berebiziko garrantzia du EEE-ko aurrekontu-egituran, eta zalantzarik gabe, BEZak Elkarteko finantzetan duen pisua gorantz doa.

Honerainokoak, erreforma fiskalaren nazioarteko arrazoia izango lirateke, baina Estatu-mailako beste arrazoi batzuk ere aipatzen dira:

    ETZOk enpresen kontzentraz bertikala bultzatzen zuen, aldiz BEZak, ondasunen produkzio eta banakuntz prozesu guztietan eskatzen denez, produkzio eta banakuntz zirkuituan dagoen fase-kopurua zenbat eta handiagoa izan, hainbat eta handiagoa izango da karga fiskala.Inbertsioarentzat estimulu izatea. Orain arte ez bezala inbertsio-ondasunak erosterakoan jasandako zerga-karga bapatean ken daiteke.Bilketa-ahalmen handiagoa estimazio ezezkorrenek, zergaren bitartez bildutakoa 1,5 bilioi pezetan igoko diote. Bilketaren gehikuntza honen arrazoiak ondoko hauek lirateke: alde batetik, orain arte ordaintzen ez zuen zenbait produktu zergatua izango da, bestetik, tasak igo egin dira produktu gehienentzat eta azkenik, maulari aurre egiteko kontrol estuak jartzeko asmoa dago.
    Hala ere, ez legoke gaizki puntu honetaz zerbait gogoraraztea: zerga-bilketa handiagotu nahi bada, badago hor beste zerga bat: ondarearen gaineko zerga hain zuzen, kapital ez-produktiboak zamatzen dituena: Bestalde, dirudienez bilketa-igoera hau gizarte-segurantza finantzatzeko erabiliko litzateke; enpresariek ordaindu beharreko kuotaren murrizketa, zerga honetaz konpentsatuko litzateke.
    Hirugarren puntuko zioarekin lotuta dago beste hau. Enpresariek gizarte-segurantzagatik ordaindu beharreko kuotaren murrizketarekin, pertsonal-kostua jaitsi egiten da eta ondorioz, enplegua sustatzeko faktore garrantzitsua izango ornen da. (Ikusi ondoren sinestekoa).

Funtzionamendua

BEZa kontsumoaren gaineko zerga orokorra da; edozein enpresa-ihardueragatik, hau da, ondasunak saltzeagatik edo zerbitzuak emateagatik eskatzen den zerga. Beraz, zerbait erosterakoan ordaindu beharrekoa eta zerbait saltzerakoan kobratzen den zerga.

Edozein enpresa, profesional edo artista, zerbitzu bat ematerakoan edo ondasunak entregatzerakoan, legeak faktura pasatzera behartzen du. Faktura horretan saltzaileari ordaintzen zaiona gehi dagokion BEZa (ETZOarekin gertatzen zenaren antzera) agertu beharko du. Gauza bera gertatuko da berak bezeroari faktura egiten dionean; fakturaren zenbatekoa eta honi dagokion BEZa bereizi beharko ditu.

Hiruhilero, fakturetako BEZa bi pilatan banatu beharko du. Alde batean hornitzaileei ordaindutakoa (eta inportaziotan aduanan ordaindutakoa), eta bestean, bezeroek berari ordaindu diotena. Jasotakoa eta ordaindutakoaren arteko diferentzia positiboa balitz, kantitate hori izango litzateke Haziendan ingresatu beharreleok ez dugu fakturak gordetzen lanik; ixil-ixilik ordaintzea beste erremediorik ez dugu. Hala ere, saia zaitez adarrik jo ez diezazuten, aitzaki honekin badira prezioak igotzeko egoeraz aprobetxatzen ari direnak eta.

Merkatari, industrial, profesional eta artistek ez dute, orohar, pezetarik ere jarri behar beren sakeletik BEZa ordaintzeko. Hauen egitekoa beren bezeroei kobratzea baino ez da, eta honela, beren erosketak egiterakoan ordaindutakoa berreskuratu egiten dute. Hazienda eta kontsumikoa. Aldiz, negatiboa balitz Hazienderekiko kreditua izango litzateke eta hurrengo hilabetean kontutan hartu beharko da. Ondorengo hiruhilabetean berriro diferentzia negatiboa aterako balitz, gauza bera egingo luke hurrengo hiruhilabetean, eta urte buakeran bere aldeko diferentzia balu, dirua itzultzea eska diezakioke Haziendari.

Hori bai! kobraketa eta ordainketa hauek frogatzeko, guztiz beharrezkoa da faktura guztiak gordetzea. Beno, enpresek behintzat bai, zeren eta kontsumitzaitzaileen arteko bitartekari soilak dira.

Zerga orokorra dela esan dugu eta orokortasun honek bi ikuspegi ditu: alde batetik Estatu espainolean egindako eragiketa profesional edo enpresarial guztiak zamatzen ditu (inportazioak ere bai), ekonomi sektorea edozein izanik ere, (produkzioa, merkataritza eta zerbitzuak)eta bestetik, ondasun eta zerbitzuen produkzio- eta banaketa-prozesuen fase guztietan ezartzen da.

BEZarekin, orain arte ETZO-agatik eta luxu-zergatik ordaintzen zuten guztiek eta gainera merkatari txikizkariek eta profesional guztiek ordainduko dute.

BEZaren arazoak

Zerga honen ezarpenak sorterazten dituen arazoak, eta beraz kontuan izan beharrezkoak, besteak beste hiru hauek lirateke: prezioak, krisia eta maula.

Prezioek, igotzeko joera dute zerga hau indarrean jartzen denean. Enpresariek hornitzaileen fakturetan tipo altuagoak ikusten dituzte, eta jasandako kuotak kengarriak direla kontutan hartu gabe, eta ETZOarekin bezala, zerga kostu gisa hartuz, beren produktuei igoera justifikaezinak ezartzen dizkiete.

Prezio- eta kostu-funtzioen erreferentziari kasorik egin gabe, tipo altuagoen aitzakiaz probetxatzen dira prezioak igotzeko, arrazoi ekonomikorik gabe.

Lehen salbuetsia zegoen zenbait produktuk, orain BEZa ordaindu egin behar du eta zama fiskal berri honek produktu berri horien prezioak igo erazi egiten ditu, honek, langileen eros-ahalmena murrizten duenez, arrazoi guztiz logikoengatik soldata-igoeren eskakizuna, eta kostu igoera honek, prezio igoera.

Prezioei dagokienez, makina bat aldiz entzun dugu dagoeneko BEZaren ezarpenerakin igo egingo direla. Nahiz eta kotsumorako prezioen indizeak jasango duen gorakada zenbatekoa izango den jakitea asmaketa-jokoa izan, hau gertatuko dela esanez asma daiteke. Gobernuak eta Nazioarteko Moneta-Fondoak adierazi dutenez, beraz, zerga hau ezartzeagatik indize honek ez luke haz¡ behar, baina badaezpada, Gobernuak zio honegatik gertatuko den igoera %1'5-2 artekoa izango dela kalkulatu du bere aurrikuspenetan. Bestalde, azken urtarrileko prezio-igoera %3koa izan da. Bide honi jarraituz gero, pentsa ezazue aurtengo inflazio-maila nola igoko den.

Prezioen igoera, EEEko beste Estatuetan gertatutakoak baieztatzen du bestalde. Izan ere, Italia, Danimarka, Britainia Handia, etab. etan, 'azken kontsumitzaileek sekulako prezio-igoerak jasan zituzten zerga hau ezarri zenean.

Zentzu honetan aipagarria da 70.hamarkadaren hondarretan, Estatu espainolean haragiaren kostuarengan eragingo zuen tasa aipatu zeneko kasua. Tasa hau ez zuten azkenean aplikatu, baina susmoaren eraginez, prezioak igo egin ziren, eta gero jaitsi ez.

Krisiari dagokionez berriz, zera esan daiteke: prezioak igotzen badira, eskaria murriztu egiten da, eta ondorioz, produkzioak eta inbertsioak ere joera berbera izango dute.

Esan beharra dago bestalde, zerga honek enpresa-kapitalizazioa bultzatzen duela eskulanaren enpleguaren ordez, zeren eta ekipo-ondasunak erosterakoan jasandako zerga, bapatean eta bere osotasunean ken bait daiteke.

Azkenik, BEZaren ezarpenak maula-arriskua dakarrenez, Altxorraren kutxa murriztua gerta ez dadin, berebiziko kontrolak ezartzen ari dira.

Beraz, eta laburbilduz, BEZa orain arte zamatu gabeko lehen mailako ondasunen gain ere aplikatuko da (elikagaiak hauen artean daudelarik) eta ondorioz kontsumorako prezio-indizen gorakada dakar. Zerga honen bilketa-ahalmena guztiz tentagarria gerta daiteke Estatuarentzat eta zerga honen tasak ere gorantz egitea ez litzateke batere arraroa izango. Gizarte-Segurantzaren aurrekontu desorekatua (gero eta handiagoa bestalde desoreka hau) estaltzeko biderik errazena bait da.

TASA-MOTAK

EEEko 6.Direktrizak, Estatu bakoitzaren esku uzten du zerga honi dagozkion bai tasa-kopurua eta bai honen maila finkatzeko ahalmena.

Estatu espainolean hiru tasa-mota aukeratu dira, bat orokorra %12koa, bestea, murriztua, %6koa eta hirugarrena altua %33koa.

OROKORRA %12: Eragiketa gehienei dagokie, hau da, tasa murriztua edo altua ez dagokien ondasun guztiei, %12ko tasa aplikatu zaie.

MURRIZTUA %6: Ondorengo eragiketei aplikatzen zaie tasa hau:

1. Ondasun-salmentei (edo inportazioei):

  • Giza elikadurarako erabilitako produktuei, edari alkoholdun eta freskagarriei ezik.
  • Animalien elikadurarako produktuei.
  • Liburu, aldizkari eta egunkariei
  • Etxebizitzei
  • Eskolatik aparte beste ¡non erabili ezin daitezkeen materialei, aparailu elektronikoei ezik.

2. Zerbitzuei:

  • Bidaiarien eta hauen ekipaien lur-garraioei.
  • Jatetxe, ostalaritza, etab.ei
  • Hiri-garbiketa eta zabor-bilketei
  • etab....

3. Obra-burutzeei

4. Espektakulu-gelatan erakusgarriak diren zine-pelikulen produkzio, inportazio eta eskubide-lagapenei, x kalifikaziodunei ezik.

ALTUA %33: Ondorengo eragiketei dagokie.

1. Jarraian aipatzen diren ondasunen salmenta, errentamendu edo inportazioei:

  • Automobil, itsasuntzi eta aireuntziei.
  • Bitxi, harri preziatu edo erdipreziatu, etab.ei.
  • Larrugaiei.

2. X Aretotan soilik erakusgarri diren pelikulen produkzio, inportazio, banaketa, eskubide-lagapen eta erakusketei.


SALBUESPENAK

Normalean, ondorengo iharduerek ez dute BEZa ordaindu beharrik:

  • Sanitate-zerbitzuekin eta gizarte-laguntzarekin erlazionaturikoak.
  • Hezkuntz, kultur eta kirol-zerbitzuek.
  • Aseguru-eragiketek.
  • Finantz eragiketek: Eskudiruzko gordailuak, kreditu- eta mailegu-emakidak, fidantza eta abalak eta orokorki negoziazio- eta bitartekaritza-iharduerak. Beraz, BEZak ez ditu zamatzen banku-interesak, baina bai truke-letren kobraketak, balore mugigarrien gordailua, seguritate-kutxen alokairuak eta berez finantzarioa ez den beste edozein zerbitzu.
  • Lukro-helbururik gabeko erakundeek beren partaideei zuzenean entregatutako ondasunek edo emandako zerbitzuek.
  • Ondasun-esportazioek eta atzerrian, Canarias-en, Ceutan edo Melillan emandako zerbitzuek.
  • Posta-zerbitzuek.

KONTABILITATE-OHARRAK

BEZa indarrean sartzearekin batera, betebehar batzuk ezarri zaizkie enpresei, hala nola, fakturak egin eta entregatu eta Merkatal Kodeak eskatzen dituen liburuez gain, ondoko beste hauek eduki beharra:

  • Bezeroen faktura-liburua
  • Hornitzaileen faktura-liburua
  • Inbertsio-ondasunen erregistro-liburua
  • Faktura-kobraketari dagokion zergaren likidezirako erregistro-liburua
  • Bezeroekiko kontu korronteen erregistro-liburua
  • Hornitzaileekiko kontu korronteen erregistro-liburua.

BEZa dela eta, enpresak Haziendarekiko dituen erlazioak kontabilizatzeko kontu berriak sortu beharra dago, eta besterik ezean, kontabilitate-plangintzarako Institutuak argibideak eman ditu. Beraz, Kontabilitate-Plan Orokorreko 47 azpitaldean, Erakunde edo Administrazio publikoei dagokien azpitaldean, lau kontu berri agertzen dira:

(473)Hazienda publikoa, jasandako BEZa

(474)Hazienda publikoa, BEZagatik zordun

(478)Hazienda publikoa, bildutako BEZa

(479)Hazienda publikoa, BEZagatik hartzekodun

Kontu hauen mugimendua adibide bati jarraituz ikusiko dugu:

Eman dezagun ekitaldi honen hasieran enpresaren kontabilitatean Hazienda publikoak enpresarekiko 5.000 pezetako kreditua zuela, eta ekitaldi honetan enpresak egin dituen eragiketak honakoak direla:

Lehengaiak erosi ditu, 200.000 pezetakoak Estatu barruan eta 100.000 pezetakoak kanpoan, erregaiengatik 50.000 ordaindu ditu eta elektrizitateagatik 25.000 pezeta.

Produktuak Estatu barruan saldu ditu batzuk, 500.000 pezeta, eta beste batzu esportatu egin ditu.

Balio guzti hauek, BEZik gabe daude.

Eragiketa hauek taula batera jasoz:

Eragiketa hauei dagozkien idazpenak egiterakoan honela jokatuko genuke:

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia