}

Australian alga toxikoa

1992/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Australiako ibai, itsas ertz eta ur-putzuetan hazten ari den alga mikroskopiko batek sarraski ekologikoa eragin dezake. Bertako ikerlarien arabera, jadanik behi eta ahuntz askotxo hil omen da anabaena izeneko alga honen eraginez.

Murray-Darling ibaiaren 1.200 km daude kutsaturik eta Hegoaldeko Gales Berria deituriko estatuko hamasei herritako ur edangarria pozoiturik dago.

Algak poluitutako ura edateak begietan eta larruazalean narritadurak eta gastroenteritisa sortzen ditu.

Antza denez, alga hau hedatzeko arrazoi nagusia beroa eta nekazal ongarrien hondakinak nahastea izan da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia