}

Arrainentzako igongailua

1988/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Zientzi berri hauetan 2000. urterako Rhin ibaian izokinak ikusi nahi dituztela aipatzen dugu. Izango dituztela espero dugu, baina ibaian gora dabiltzan izokinek gizakiak jarritako oztopo artifizialak aurkituko dituzte. Horixe da hain zuzen Frantziako Garona ibaian gora dabiltzan izokinei Golfech inguruan gertatzen zaiena. Bertan eraikitako urtegiaren presak, izokinen erruterako bidea galerazi egiten du. Arazoa, arrainentzako igongailu bat eraikiz konpondu da.

Izokinak saldotan ibiltzen dira. Presara inguratzen direnean ur azkarragoko korronte batek erakarriko ditu 'eta igongailuaren ahora erakarriak izango dira. Hortxe hamar minutuero burdin sare bat itxiko da eta arrainak 3m3-ko bolumena duen ontzi batean harrapatzen ditu. Ontziak arrainak barruan dituelarik gora egiten du eta 22 m gora egin ondoren arrainak ibaira eramango dituen ubide batean utziko ditu.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia