}

Arrain-haztegiak jasangarritasunetik urrun

2004/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Haztegiek itsasoko arrain-espezieen populazioaren gainbeherari aurre egiten lagunduko zutela uste zen arren, justu aurkako fenomenoa ari da gertatzen.

Haztegietako arrainak itsasoan harrapatutakoekin elikatzen dira; eta, ondorioz, haztegi-kopurua handitu ahala, sardina- eta sardinzar-harrapaketak ere hazi egin dira.

AEBetan argitaratu den ikerketa baten arabera, 2001ean, haztegiko kilo bat arrain lortzeko 1,36 kilo arrain arrantzatu beharra zegoen. Guztira 12 milioi tona arrain erabili ziren haztegiak elikatzeko, eta kantitate hori haziz doa. Arazoa, noski, arrain haragijaleak hazteagatik sortzen da. Horregatik, konponbideetako bat arrain belarjaleak haztean datza.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia