}

Arnasagatik detektatutako bakterioak

1994/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Orain arte medikuek Helocobacter edo ultzeraren bakterioa detektatzeko bide bakarra zuten: endoskopiaren bidez urdaileko mukosatik lagin bat hartzea. Orain ordea, limoi gustuko likido bat irentsi eta orduerdia barru tutu bati putz egitea aski da. Likidoarekin batera pazienteak zenbait miligramo urea edaten du eta hor karbono 13aren proportzioa egoki aldatu zaio Helicobacter bakterioa harrapatzearren. Bakterio honek urea asko kontsumitzen du, eta entzima espezifiko bati esker gas karboniko bihurtzen du.

Horregatik, bakteriorik (edo ultzerarik) ez badago, karbono 13az aberastutako gas karbonikorik ez da egongo pazientearen arnasean, eta alderantziz. Sistema honen kostua endoskopiarena baino hiru aldiz merkeagoa da. Gasaren analisia masa isotopikoko prozedura espektroskopikoz egiten da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia