}

Amstrad PC1512

1987/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Amstrad etxeak aurkeztu duen mikroordenadore berri hau, IBM PC-ekin bateragarria da.

"PC 512" ekipo hau oso ekipo osatua da eta prezio egokia du. 512 Kko RAM memoria dauka, monitore helbideragarria, xagua, grafikoak eta koloreak, inprimagailu eta beste periferiko batzuentzako interfacea, erlojua eta sistema eragile garrantzitsuenak barneratzen dituen software-paketea: MS-DOS 3.2 (Microsoft) DOS PLUS eta CPM (Digital Research) eta GEM (Digital Research). Guzti hau 139.900 pezetaren truk lor dezakezu. Beraz, ganga ederra.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia