}

Alga zelulabakar baten ezkatak, mikroargazkigintzako saridunak

2010/01/21 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Lehenengo begiratuan, argazki hori ez da oso deigarria, eta inork gutxik proposatuko luke ohiko argazki-lehiaketa bat irabazteko. Baina bai, lehiaketa bat irabazi du, EHUn antolatutako Biomedikuntzako Mikroargazkintzaren II. Lehiaketa, hain zuzen.

51 irudi aurkeztu dira lehiaketara, eta epaimahaiak hori aukeratu du; besteak beste, teknikoki zaila delako horrelako argazki bat ateratzea. Itsasoko alga zelulabakar baten azaleko bi ezkata mikroskopiko erakusten ditu argazkiak (Chrysochromulina pringsheimii algarenak). Ezkatak mikrometro batekoak dira, gutxi gorabehera, eta oso baliagarriak dira askotan ozeanoetan bizi diren izaki zelulabakarren karakterizazio taxonomikoa egiteko. Egilea, Sergio Seoane, EHUko Biologia Zelularra eta Histologia saileko ikertzailea da.

Irudia: Sergio Seoane; EHU

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia