}

Abian dira CAF-ELHUYAR X. Sariak

2003/06/03 Lopez Viña, Rakel - Marketin sailaElhuyar Fundazioa

Abian da jada CAF-ELHUYAR zientzia-dibulgazio sarien hamargarren edizioa. Aurten, dibulgazio-artikuluez gain, dibulgazio-liburu bat idazteko beka ere eskainiko da.

Artikuluei dagozkien sariak:

  • Lehen saria: 900 €
  • Bigarren saria: 450 €
  • Hirugarren saria: 300 €
  • Gazteentzako Sari berezia: 300 euroko sari berezia 25 urtetik beherako idazleen artikulu onenari

Aurtengo edizioan, bi urtez behin eskaintzen den beka ere egongo da jokoan. 4.500 euroko beka bat jasoko du dibulgazio-liburu onenaren proiketua aurkezten duenak.

Irabazleen izenak 2004ko urtarrilaren 31 baino lehen plazaratuko dira.

Lanak azaroaren 15a baino lehen bidali behar dira Elhuyar Fundazioaren egoitzara:

Elhuyar Fundazioa
CAF-Elhuyar X Sariak
Asteasuain 14, 20170 Usurbil (Gipuzkoa)

  • Aurreko edizioetako irabazleak eta artikuluak ikusteko: Bilaketa aurreratuaren atalean sartu eta aukeratu:
    gaia: orokorrak
    azpigaia: Caf-Elhuyar sariak

CAF-ELHUYAR sariak direla eta

Beasaingo CAF enpresak babesturik, zientziaren dibulgazioa sustatzeko sariak sortu zituen ELHUYAR ek duela hamar urte. Erronka hari tinko eutsiz, 1994az geroztik urtero aurkezten dira
zientzia-dibulgaziorako CAF-ELHUYAR sariak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia