}

Talkaren isuria

2015/06/01 Elhuyar

ESA/DLR/FU Berlin (G. Neukum)

Egilea: ESA/DLR/FU Berlin (G. Neukum).

Kometa edo asteroide batek planeta bat jotzen duenean, arrasto nabarmena uzten du. Horren adibide dira Marteko irudi honetan ikusten diren kraterrak. Handienak 20 km-ko diametroa du; eta, kasu horretan, badira talka bortitzaren beste arrasto batzuk ere, kraterraz gain. Izan ere, halako talka batean asko igotzen da tenperatura, eta urtu egiten dira materialak. Urtutako materialen isuriak bere bidea egiten du planetaren gainazalean, ibai eta erreken moduan. Horixe ikusten da ESAren Mars Express zundak hartutako irudi honetan. Koloreek zoruaren altuera edo sakonera adierazten dute: berdez eta horiz sakonera txikiko lurrak, urdin eta morez sakonera handikoak, 4 km-rainokoak.

eu es fr en ca gl