}

Nola mugitu da harri hori?

2010/09/01 Elhuyar

©iStockphoto.com/David Choo

Egilea: ©iStockphoto.com/David Choo.

Tetraktys

Egilea: Tetraktys.

Tetraktys

Egilea: Tetraktys.

Daniel Mayer/CC-Aitortu-PartekatuBerdin

Egilea: Daniel Mayer/CC-Aitortu-PartekatuBerdin.

Tahoenathan/CC-Aitortu-PartekatuBerdin

Egilea: Tahoenathan/CC-Aitortu-PartekatuBerdin.

Inork ez ditu inoiz mugitzen ikusi. Baina arrastoek nabarmen erakusten dute mugitu egiten direla. Kalifornia eta Nevada estatuen artean, Death Valley-ko Racetrack Playa-n daude harri ibiltari hauek. Batzuk eskuan hartzeko moduko harkoskoak dira; beste batzuk, berriz, 300 kg-ko harritzarrak. Bi edo hiru urtetik behin baino ez dira mugitzen; eta, arrastoen arabera, batzuk zuzen mugitzen dira, beste batzuk norabidez aldatzen dira, eta badira paraleloan mugitzen diren harri-taldeak ere.

Grabitatearekin ezin azal daiteke mugimendua; izan ere, ez dago aldaparik. Garai batean aintzira baten hondoa izandako lautada bat da Racetrack Playa. Baina, geologoek badute bestelako azalpenik. Arrasto-motagatik argi dute lurzorua bustirik dagoenean gertatzen dela. Hain zuzen ere, hipotesi onartuenak dio lurzorua bustita eta izoztuta dagoenean haize bortitzek mugiarazten dituztela harriak zoru irristakor horretan.

eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia