}

Erraldoien galtzada

2010/06/01 Elhuyar

© iStockphoto.com/Josep Pique

Egilea: © iStockphoto.com/Josep Pique.

© iStockphoto.com/Joegough

Egilea: © iStockphoto.com/Joegough.

Chmee2

Egilea: Chmee2.

Shadowgate

Egilea: Shadowgate.

Pawelbak

Egilea: Pawelbak.

Irlandako iparraldeko kostaldean dago Erraldoien Galtzada hau, Antrim konderrian. Irlandako mitologiak dioenez, galtzada berezi hau Finn MacCool gerlariak eraiki zuen. Antza, Eskozian bizi zen emakume batekin maitemindu eta, haren besoetaraino iritsi ahal izateko, itsasoan galtzada bat eraikitzea erabaki zuen.

Geologoek oso argumentu desberdina dute egitura hauen jatorriari azalpena emateko. Erraldoien Galtzada osatzen duten harrizko 40.000 zutabeak orain dela 65 milioi urte sortu ziren, jarduera bolkanikoaren ondorioz.

Zutabeen forma hexagonala labaren bat-bateko hoztearen ondorioa da. Laba lurreko pitzaduretan barrena sartu eta, itsasoko urarekin topo egitean, hoztu egin zen. Hozte horrek labaren kristalizazioa eragin zuen, eta kristalizazioak, zutabe-formako hausturak. Gehienak hexagonalak dira, baina badira bost, zazpi eta zortzi aldekoak ere.

Hala ere, ezin uka galtzadak gizakiak egina dirudienik. Dublingo ikertzaileek ere aukera hori aztertu zuten 1692. urtean, galtzada deskubritu eta haren jatorriari azalpen bat emateko ahaleginetan ari zirenean.

eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia