}

Costa Ricako fauna gertutik

2014/02/01 Elhuyar

Danel Solabarrieta

Egilea: Danel Solabarrieta.

Danel Solabarrieta

Egilea: Danel Solabarrieta.

Danel Solabarrieta

Egilea: Danel Solabarrieta.

Danel Solabarrieta

Egilea: Danel Solabarrieta.

Danel Solabarrieta

Egilea: Danel Solabarrieta.

Danel Solabarrieta

Egilea: Danel Solabarrieta.

Danel Solabarrieta

Egilea: Danel Solabarrieta.

Danel Solabarrieta

Egilea: Danel Solabarrieta.

Danel Solabarrieta

Egilea: Danel Solabarrieta.

Danel Solabarrieta

Egilea: Danel Solabarrieta.

Danel Solabarrieta

Egilea: Danel Solabarrieta.

Danel Solabarrieta

Egilea: Danel Solabarrieta.

Danel Solabarrieta

Egilea: Danel Solabarrieta.

Costa Rica paradisua da argazkilarientzat. "Denetik dauka: paisaiak, sumendiak, urrutitik ateratzeko argazki asko..." dio Danel Solabarrieta argazkilariak. "Ni joan nintzen gertuko argazkiak ateratzera. Eta, horretarako, Costa Rica da lekurik onena. Igeletan sekulako aukera dago, kolore bizi-biziekin, eta beste mila intsektu eta animalia daude, oso gertutik ateratzeko moduan, eta oso politak. Halako kolorerik eta halako aniztasunik hemen ez da topatzen".

Igelak ziren Solabarrietaren helburuetako bat. "Aurretik informatu nintzen non egoten ziren, eta ondo topatu nituen. Adibidez, begi gorriko igel hori gautarra denez, gauez joan nintzen bere bila, baina, topatu nuenean, konturatu nintzen pupila oso dilatatua zuela, eta begia ia beltza zela, gorria oso gutxi. Nik, ordea, begiak gorri-gorri nahi nituen. Orduan, trukoa da egunez joatea, topatu (hosto-azpietan egoten da lotan), esnatu, eta hasieran ikusten zaio hirugarren betazala, eta, hura ere zabaltzen duenean, begi gorria".

Beste igel batzuk, berriz, egunekoak dira; esaterako, praka bakeroak dituela dirudielako blue jeans deitzen diotena. "Horiek egunekoak dira eta askoz urduriagoak. Kasu horretan ia ezinezkoa da traste guztiekin haien atzetik ibiltzea".

Igelez gain beste animalia asko erretratatu ditu gertutik Solabarrietak. Tximeletak azpimarratzen ditu. "Hemen tximeleta bati argazki on bat ateratzea oso zaila da; berehala alde egiten dute. Han, berriz, askoz errazagoa da. Askoz gutxiago mugitzen dira. Eta, gainera, tximeletak ere oso koloretsuak dira".

Tximeleta bati ateratako argazkiarekin 2013ko Fotciencia sariketan accesita irabazi zuen. Bigarren urtea da, jarraian, sari hori irabazten duela. "Oso pozik nago. Ez nuen espero, ikusi bainuen argazki asko aurkeztu zirela, eta oso onak. Sorpresa izan da". Argazkia tximeleta baten hegoaren makro bat da, eta itxura berezia du: "Hegoan ur tanta batzuk ditu, eta tanta horien lupa-efektuagatik ezkatak handituta ikusten dira".

eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia