}

Armiarmak uholdeetatik ihesi

2011/05/01 Elhuyar

U.K. Department for International Development

Egilea: U.K. Department for International Development.

U.K. Department for International Development

Egilea: U.K. Department for International Development.

Zuhaitzetan gora eginez egin zioten ihes milioika armiarmek iaz Pakistanen izandako uholdeei. Herrialde osoaren bosten bat urpean gelditu zen, eta leku batzuetan denbora luzez iraun zuen urak. Sei hilabetera ateratako argazkia da hau. Zuhaitzak armiarma-sarez estalita. Gainera, Britainia Handiko Nazioarteko Garapenerako Departamentuaren arabera, armiarmak zuhaitzetan dauden guneetan, hainbeste urekin espero zitekeen baino askoz eltxo gutxiago dago, eta, ondorioz, malaria zabaltzeko arrisku gutxiago. Zuhaitzetako armiarma-sareak eltxoen aurkako tranpa eraginkorrak direla dirudi.

eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia