}

Agenda

Zentral nuklearren etorkizunari buruzko hitzaldia

Data: 2017/04/25
Ordua: 19:00
Herria: Donostia
Lekua: San Telmo Museoa

Paco Castejón fisikari nuklear, ikerlari eta nuklearren aurkako aktibistak El futuro de las nucleares españolas en el aniversario de Chernóbil izeneko hitzaldia eskainiko du (19:00etan San Telmo Museoan), hain polemikoa den energia-iturri horrek eskaintzen dituen mehatxuez eta aukerez eztabaidatzeko eta hausnartzeko aukera paregabea.

Espainian gaur egun 6 zentral nuklear dauden lanean, eta horietatik bik 2 erreaktore dute bakoitzak (Almaraz eta Ascó), ezarritako potentzia totala 7.728 Mwe-koa izanik. Batez beste 32 urteko adina dute, hasiera batean 25-30 urteko bizitzarako deseinatu baziren ere. Garoñako zentral nuklearraren balizko irekierak energia nuklearraren defendatzaileen eta kontrakoen artean polemika piztu du berriz. Zein da gaur egun nuklearren panorama? Zer paper joka dezakete zentral nuklearrek klima-aldaketari aurre egiteko? Zer arrazoi egon litezke estatuko zentral nuklear zaharrena martxan jartzearen atzean?

Paco Castejónen hitzaldia klima-aldaketari buruz Donostiako Udalak, Cristina Enea Fundazioak eta San Telmo Museoak antolatu duten Agora K2050 hitzaldi-sortaren baitan kokatzen da, eta apirlaren 25ean izango da, hain zuzen ere oso esanguratsua den data baten bezperan: apirilaren 26an Txernobylgo istripu nuklearraren 31. urtemuga beteko da, 1986an izandako historiako istripu nuklear larriena. Era berean, egun horretan bertan ere Nuclenorreko batzordea bilduko da Garoñako zentrala ireki ala ez eztabaidatu eta erabakitzeko.

Gainera, Txernobylgo hondamendiarekin bat eginez, apirilak 26an, asteazkena, bisita gidatua egingo da maiatzaren 1 arte Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean ikusgai dagoen Chernobyl Herbarium erakusketara. Bisita euskaraz izango da 17:00etan eta gazteleraz 18:30ean.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30