}

Agenda

UPV/EHU espazioan

Data: 2017/10/17 - 2017/11/05
Ordua: 08:00
Herria: Bilbo
Lekua: Bizkaia Aretoa

Zientzia Astearen aurretiko hiru asteetan, espazioa Bizkaia Aretoan izango da, ‘UPV/EHU Espazioan’ ekitaldiaren bidez. Han bisitatu ahal izango dira, doan, eguzki sistemaren planeten barrena doan oinezko ibilbide bat, planetario puzgarri bat eta espazio-misio famatuenetako batzuen maketen eta espazioko argazkien erakusketa bat.

Eguzki-sistemaren ibilbidea

Eguzki-sistemaren ibilaldian, bere astroak bisitatu ahal izango dira, 2 m altuerako eta 1,5 m zabalerako paneletan. Ibilaldia Neptunotik hasi (Guggenheim Museoko beheko zabaldegian egongo da) eta Eguzkian (Bizkaia Aretoko terrazan flotatzen egongo den 3,5 metroko esfera argiztatua) bukatuko da. Haien artean dagoen distantzia erreala izango da, eskalan eginikoa. Beraz, parte hartzaileak kontziente izango dira oinez ibilitakoan, eguzki-sistemaren benetako dimentsioaz

Planetarioa

Bizkaia Aretoan ere Espainiako planetario puzgarri handiena egongo da, Centro Extremeño de Tecnologías Avanzadas (CETA-CIEMAT) delakoak eta Trujilloko Udalak utzi dutena. Gaueko eta eguneko zeruaren simulazioak ikusi ahal izango dira han, bai eta eguzki-sistemara, konstelazioetara, izarretara eta, orohar, unibertsora eramango gaituen dozena bat 360ºko film eta pelikula inguratzaile.

Erakusketa

Bizkaia Aretoan, Esplorazio espazialari buruzko erakusketa ere bisitatu ahal izango da. Erakusketa horrek bi zati ditu. Axular gelan espazioko misio famatuenetako batzuen maketak aurkituko dira, eskalan eginak, baita hegaldietako elementu errealak ere. Besteak beste, Hubble teleskopio espaziala, Rosetta eta Gaia misioetako ekipoak, eta Artizarra eta Marte esploratu dituzten ontziak deskubritu ahal izango ditugu, eta espazioko zaborrak sateliteei nola eragiten dien ere ikusiko dugu.

Informazioa guztia, hemen.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30