}

Agenda

'Superbakterioen' kontrako borrokaren estrategia berriak

Data: 2017/03/07
Ordua: 19:00
Herria: Bilbo
Lekua: Azkuna Zentroa

sasun publikoaren ikuspegitik, antibiotikoen aurreko erresistentzia gizateriak hurrengo urteetan izango duen arazo nagusienetakoa izango da, Munduko Osasun Erakundearen esanetan. Mutazio genetikoei esker bakterioak sendagai hauen aurrean erresistente bihurtzen dira, eta horrek armarik gabe uzten gaitu haien aurkako borrokan. Neumonia edo tuberkulosiaren tratamendua, adibidez, geroz eta zailagoa da arrazoi horregatik. Hori dela eta antibiotiko berriak bilatzen ari dira etengabe, baina hori ez da nahikoa izango. Zientzialariak estrategia berrien bila dabiltza bakterio multierresistenteen mehatxuari aurre egiteko.

Itziar Alkorta UPV/EHUko Biokimika eta Biologia molekularreko irakasleak taktika berri horiek azalduko ditu “'Superbakterioen' kontrako borrokaren estrategia berriak” izeneko hitzaldian. Ekitaldi hau Zientziateka programaren baitan dago eta euskaraz egingo da martxoaren 7an Bilboko Azkuna Zentroan.

Zientziateka UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko hilean bitan antolatzen duten ekimena da.

Gonbidapenak Azkuna Zentroko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doanekoa da.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30