}

Agenda

Nanokomik

Data: 2016/02/20
Ordua: 16:00
Herria: Vitoria-Gasteiz
Lekua: Artium

CIC nanoGUNE eta Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa-zentroek, zeinak nanozientzian eta materialen zientzian baitaude espezializatuta, nanofikziozko lehen komiki partaidetzazkoa sortzea, egitea eta hedatzea proposatzen dute, 2016an, nanoKOMIK proiektuaren bidez.

Nanozientziaren eta nanoteknologiaren alorrean egiten diren aurrerapenek eskaintzen dituzten aukerak gizartean hedatzea eta gazteen sormena piztea du helburu proiektuak. Horretarako, sormen-prozesu libre batean murgildu nahi dira 12-18 urteko gazteak, nanobotereak izango dituen komiki-superheroi bat sor dezaten, materiak eskala nanometrikoan dituen propietate txundigarriak ezagutu ondoren. Ideia originalenak komiki profesional batean berregingo dira, eta komikia gizartean hedatuko da, komikia argitaratu eta erakusketa ibiltari bat antolatuko baita. nanoKOMIK lau hizkuntzatan gauzatuko da —euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez—, eta nazionalitate guztietako jendeak hartu ahal izango du parte; dena dela, bereziki, Euskal Herriko eta Akitaniako gazteak erakarri nahi dira.

“Nanobotereak” erabiltzen dituen pertsonaia bat sortzea da erronka, alegia, nanozientzia eta nanoteknologiari esker gaitasun eta trebezia bereziak eskuratu dituen pertsonaia bat sortzea eta komikiaren bidez hari buruzko istorio bat kontatzea. Horretarako, hainbat “nanobotereri” buruzko informazioa helaraziko zaie gazteei, eta komiki bat nola sortu azaltzen duen oinarrizko eskuliburu bat izango dute eskura www.nanokomik.com webgunean. Lanak aurkezteko epea: otsailaren 1etik apirilaren 30era.Motorrak berotzeko eta gazteei komikia sortzen laguntzeko, datozen hilabeteetan, zientzia eta komikiari buruzko tailer irekiak antolatu dira hainbat hiritan: urtarrilaren 30ean Bilbon, otsailaren 6an Donostian, otsailaren 20an Gasteizen, otsailaren 27an Iruñean eta martxoan Lapurdin eta Bordelen. Bi orduko saioak izango dira; parte-hartzaileek komikiak sortzen ikasiko dute, eta erronkara aurkeztu ahal izango dute. Erronkan eta tailerretan izena emateko epea ireki da www.nanokomik.com webgunean. Horrez gainera, gazteek ikasgeletan proiektuaren berri izan dezaten, zientzia- eta komiki-tailer espezializatu bat antolatu da irakasleentzat.
2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30