Agenda
Minbiziaren mutazioak aztertzeko software berria
Data:
2017/06/06
Ordua: 19:00
Herria: Bilbo
Lekua: Azkuna Zentroa
Asier Fullaondo UPV/EHUko Genetika irakaslea programa hau garatu duen taldearen parte da, eta bere erabilgarritasuna azalduko du “Minbiziaren mutazioak aztertzeko software berria” izeneko hitzaldian. Ekitaldi hau Zientziateka programaren baitan dago eta euskaraz egingo da ekainaren 6an Bilboko Azkuna Zentroko Medialab 2 aretoan (2. solairua).
Zientziateka UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko hilean bitan antolatzen duten ekimena da.
Gonbidapenak Azkuna Zentroko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doanekoa da.