}

Agenda

Medikuntza birsortzailea: zelula amen erabilera giza gaixotasunak tratatzeko

Data: 2018/01/31
Ordua: 19:00
Herria: Bilbo
Lekua: Bidebarrieta liburutegia

Azken hogei urteetan egindako ikerketek agerian utzi dute kaltetutako ehunak zelula ama espezifikoekin birsortzeko gaitasuna. Hori da, hain zuzen ere, medikuntza birsortzaileak eta terapia zelularrak lantzen duten premisa, giza gaixotasun batzuk tratatzeko terapia aurreratuko sendagaien erabileran oinarrituta.

Baina, zein dira sendagai horiek erabiltzea justifikatzen duten printzipio zientifikoak eta arautzeko zailtasun eta haiek praktika klinikora eramateko arazo zientifikoak? Felipe Prósper Cardoso doktoreak, Nafarroako Unibertsitate Klinikako Zelula Terapiaren Arloko zuzendaria eta Hematologia arloko zuzendarikidea, zelula terapien errealitatea eta etorkizuneko erronkak aztertuko ditu “Medicina regenerativa: utilización de células madre para el tratamiento de enfermedades humanas”(“Medikuntza birsortzailea: zelula amen erabilera giza gaixotasunak tratatzeko”) izeneko hitzaldian, zeina urtarrilaren 31n izango den, arratsaldeko 7etan, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian (Bidebarrieta kalea, 4).

UPV/EHUko Teknologia Farmazeutikoko doktore den Gorka Orivek zuzenduko du hitzaldi hori, “Bidebarrieta Zientifikoa” zikloaren barruan, hilean behin EHU/UPVko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak puri-purian dauden zientzia gaiak hedatzeko antolatzen duten ekimena.

Hitzaldia doan da eta sarrera librekoa, baina tokiaren kudeaketa gauzatzeko beharrezkoa izango da gonbidapena hartzea Bidebarrieta Liburutegian, urtarrilaren 24tik aurrera, astean zehar 8:30etatik 20:30etako ordutegian.

Hara gerturatzerik ez dutenek streaming bidez jarraitu ahal izango dituzte hitzaldiak esteka honen bitartez.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30