}

Agenda

Marteren gainazala aztertuko duten begiak

Data: 2017/02/22
Ordua: 19:00
Herria: Bilbo
Lekua: Azkuna Zentroa

UPV/EHUko ikerketa-talde batek NASAren Mars2020 misioan parte hartzen du. Misio honek ibilgailu zientifiko bat garraiatu nahi du Martera, izan litezkeen bizitza seinaleak aztertzeko, bizigarritasuna ebaluatzeko eta Marteko klimaren, atmosferaren eta geologiaren ikerketa hobetzeko. Ikertzaile hauek neurketa espektroskopikoen bitartez planeta gorriaren lurzorua analizatuko duen kamera bat kalibratuko dute. Analisi horren helburua seinale organikoak bilatzea eta aurkitutako laginen mineralogia eta konposaketa kimikoa, atomikoa eta molekularra zehaztea da.

Juan Manuel Madariagak, ikerketa-talde honetako zuzendariak, proiektu honi buruz hitz egingo du “Marteren gainazala aztertuko duten begiak” izeneko hitzaldian.

Sarrerak doan dira baina aretora sartzeko gonbidapenak hartu behar dira lehenik Azkuna Zentroko informazio-gunean.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30