}

Agenda

Mahai-ingurua: Pariseko klimari buruzko goi-bilera

Data: 2016/02/11
Ordua: 19:00
Herria: Donostia
Lekua: Tabakalera

Parisen iragan abenduan izandako Klimari buruzko Goi Bileran egondako hainbat aditurekin mahai ingurua antolatu du Cristina Enea Fundazioak. Bilera haren emaitzak eta herrialdeek hartutako konpromisoak aurkeztuko dituzte, baita klima-aldaketak Euskadirentzat izango dituen erronkei buruz hitz egin ere. Mundu mailako aldaketaren hasiera finkatzen du Klima Aldaketari buruzko Akordioak, arazoaren arduradun gisa erregai fosilak identifikatuz, baina, zein konpromiso onartu dituzte herrialdeek? Proposaturiko neurriak nahikoak dira? Zeintzuk dira nazioarteko komunitateak gainditu beharreko erronkak? Eta euskal gizartearenak? Hauek eta bestelako gaiak landuko dira saio honetan.

Mahai-inguruan parte hartuko dute:
· Alex Boto, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika saileko zuzendaria
· Antxon Olabe, Ingurumen ekonomilaria eta saiakera-idazlea
· Txetx Etcheverry, Bizi-ko bozeramalea eta Alternatiben Koordinazioko kidea

Mahai-ingurua gazteleraz izango da.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30