Mahai-ingurua: hegaztien argazkilaritza
Data:
2018/01/22
Ordua: 19:00
Herria: Gasteiz
Lekua: Ataria
Hegaztien argazkilaritza hazten ari da azken urteotan. Fauna basatia maite dutenen artean, geroz eta erabiliagoak dira
hide eta jantokiak. Horrek guztiak arazo berriak ekarri dizkio hegazti basatien kontserbazioari, batik bat izutiak diren edo desagertzeko arriskuan dauden espezieen kasuan. Mahai-inguru honetan, hainbat adituk, administrazioaren ordezkarik, ornitologok eta ingurune-arloko eragilek irtenbideak bilatuko dituzte hegaztien argazkilaritza ahalik eta modurik egokienean praktikatzeko, hau da, fauna basatiarentzako arriskuak minimizatuta.