}

Agenda

Lehen euskal artea berraurkitzen: aurkikuntza berriak, ikerketa berriak

Data: 2016/12/20
Ordua: 19:00
Herria: Bilbo
Lekua: Azkuna Zentroa

Azken hamarkadan arkeologo eta espeleologoek elkarlanean garatutako ikerketei esker, Euskadiko hainbat puntutan agertu den horma-arte paleolitikoa asko ugaritu da. Atxurra (Berriatua) eta Armintxe (Lekeitio) kobazuloek labar-artearen bi "santutegi" garrantzitsu diren aztarnategiak dituzte barrenean. Duela gutxi aurkitu eta aztertu diren lagin hauek ikuspegi berri bat ekarri dute gure lurraldean gizakiak sortutako lehen arte-zantzuei dagokienez.

Bizkaiko Arkeologi Museoko arkeologoa den Diego Garatek azalduko digu aurkikuntza hauen garrantzia zein den "Lehen euskal artea berraurkitzen: aurkikuntza berriak, ikerketa berriak" izenburua daraman hitzaldian.

Hitzaldia datorren abenduaren 20an burutuko da, Azkuna Zentroan (Bilbo), hilero, gaur egungo gertaera zientifikoak zabaltzeko xedearekin, UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak antolatzen duen Zientziateka hitzaldi-zikloaren esparruan.

Sarrerak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doan da. Hitzaldia gaztelaniaz izango da.

2024 - Martxoa
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31