}

Agenda

Jakinduriek mundue erreko dau!

Data: 2018/05/15 - 2018/05/25
Ordua: 19:30
Herria: Zarautz, Bergara, Ordizia

Zientziak eta bertsolaritzak berriz ere bat egingo dute Bertsozientziaren laugarren edizioan. Bertsozientzia ekimenak itxuraz elkarrengandik urrun dauden bi diziplina elkartu nahi ditu, eta, maiatzean, Gipuzkoan izango da lehen aldiz.

DIPC (Donostia International Physics Center), UPV/EHUko Kultura Zientifikoko KatedraZarautzOn elkartea, Bergarako Laboratorium MuseoaLemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoia eta BergarakoOrdiziako eta Zarautzeko udalen eskutik, maiatzaren 15ean, 17an eta 25ean izango dira bertsozientzia ikuskizunak, Zarautzen, Bergaran eta Ordizian, hurrenez hurren.

- ZARAUTZ. Maiatzaren 15a, 19:30etan – Antoniano Aretoan

- BERGARA. Maiatzaren 17a, 19:00etan – Seminarixoan

- ORDIZIA. Maiatzaren 25a, 19:00etan – Herri Antzokian

Parte-hartuko duten hizlari eta bertsolarien inguruko informazio gehiago hemen.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30