}

Agenda

Intsulina "mikrofabrikak" diabetesa tratatzeko

Data: 2017/06/14
Ordua: 19:00
Herria: Bilbo
Lekua: Azkuna Zentroa

Diabetesa gehienbat herrialde garatuetan aurkitzen den epidemia da. Espainian, 18 urtetik gorako 5 milioi pertsona baino gehiagok dute (biztanleriaren % 13,8). Gaixotasun honek organo garrantzitsuak kaltetzen ditu, giltzurrunak, begiak (ikusmena), bihotza edo nerbio-sistema, besteak beste, beraz, funtsezkoa da diagnosi goiztiarra egitea eta goiz tratatzen hastea. Ikertzaileen talde batek, azken teknologiak baliatuta, intsulina “mikrofabrika” gisa funtzionatuko duten sendagaiak sortzea du helburu, zeinak gaixoetan jarrita, haien glukosa maila kontrolatuko luketen eta intsulina-injekzioak saihestu.

UPV/EHUko Teknologia Farmazeutikoko doktorea den Gorka Orivek soluzio berritzaile horri buruz hitz egingo du "Diabetesa tratatzeko sendagai berri bizi bat” izeneko hitzaldian.

Zientziatekak hilero UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen dituen hitzaldietako bat da.

Hitzaldia gaztelaniaz izango da eta sarrerak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doan da.

2024 - Martxoa
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31