}

Agenda

Hitzaldia: Gliomen modelizazioa: erreakzio-difusio ekuazioa

Data: 2018/03/19
Ordua: 18:30
Herria: Ondarroa
Lekua: Beikozini

Partikula taldeetan (zelula, bakterio, e.a.) partikula bakoitza ausaz mugitu ohi da eta bakoitzaren mugimendu irregularraren ondorioz partikula-multzoa zabaltzen joaten da. Mugimendu irregular hau partikula taldearen mugimendu bihurtzen denean, difusio prozesuan pentsa daiteke eta eredu jarrai bati lotutako ekuazio baten bidez adieraz daiteke.

Gliomak buruko tumoreak dira eta erraz zabaltzen dira. Arratoiekin egindako esperimentuek erakusten dute, arratoi baten garunean tumorea ezartzen denetik aste betera glioma zelulak aurki daitezkeela Nerbio Sistema Zentralean.

Gliomen eredu matematikoa erreakzio-difusio ekuazioaren bidez adieraz daiteke. Hitzez esanda, tumorearen zelulen dentsitatearen aldaketa, tumore-zelulen difusioaren (mugikortasuna) eta tumore-zelulen gehikuntzaren berdina da. Eredua sortzerakoan besteak beste, kontuan izan behar da garunean bi eratako ehunak daudela (%60a materia grisa eta %40a materia zuria). Gizakietan eskanerrak bezalako irudi-teknikak erabilita materia zuriko eta griseko difusio koefizienteak kalkula daitezke.

Eredu matematikoek gliomei aurre egiteko erabilitako tratamenduen (erradioterapia, kimioterapia, erauzketa) emaitza ulertzeko eta ohiko irudi teknikekin iragarri ezin daitezkeen tumorearen inbasio bideak aurresateko balio dute. Gainera, gaixo hipotetikoak definitzea eta tumorea diagnostikatua izan denetik gaixo hauek izango duten biziraupena kalkulatzea ahalbidetzen dute.

Hitzaldia Elisabete Alberdi Zelaiak eskainiko du, EHUn lizentziatua eta matematikan doktorea. 1998-2011 bitartean Lea Artibai
ikastetxean irakasle aritu zen, bereziki batxilergoan eta Ingeniaritzan klaseak emanez (matematikak, fisika, kalkulua, aljebra,
e.a. irakatsi zituen).

2024 - Martxoa
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31