}

Agenda

Hitzaldia eta erakusketa: Torres Quevedo, ingeniari unibertsala

Data: 2016/10/24
Ordua: 19:00
Herria: Bilbo
Lekua: Bizkaia Aretoa

Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Francisco A. González Redondo irakasleak eskainiko du hitzaldia eta jatorri euskalduna zuen ingeniariaren inguruan urriaren 24tik azaroaren 6ra arte zentro berean egingo den erakusketaren inaugurazioa izango da.

Leonardo Torres Quevedo (1852-1939) bere garaiko asmatzaile ikuskariena izendatu zuten 1930ean eta oso leku garrantzitsua du zientziaren eta teknikaren historia unibertsalean. González Redondoren hitzaldiak erakusketaren ikuspegi zabalagoa eskainiko du eta ingeniari eta matematikariaren lana ezagutzera emango du.

Hitzaldia gaztelaniaz izango da eta urriaren 24an ospatuko da, 19:00retatik aurrera UPV/EHUren Bizkaia Aretoko Baroja Gelan (2. solairua). Sarrerak doan izango dira, bete arte.

Erakusketa urriaren 24tik azaroaren 6ra bitartean burutuko da Axular Gelan (1. solairua). Hainbat panelen bidez, Torres Quevedoren objektu pertsonalak eta hark egindako transbordadorearen maketa ikusi ahal izango dira erakusketan.

Bi jarduera hauek UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak antolatu ditu eta Zientzia Asteko programaren barruan daude.

Informazio gehiago, hemen.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30