}

Agenda

Hitzaldia: “El teorema de la Rosa”

Data: 2018/04/10
Ordua: 19:00
Herria: Bilbo
Lekua: Azkuna Zentroa

UPV/EHUko irakasle eta matematikari den Raúl Ibáñez Torres izango da apirilaren 10ean “Natura, Literatura eta Zientzia” hitzaldien zikloa inauguratzearen arduraduna. “El teorema de la Rosa” (“Arrosaren teorema”) izeneko hitzaldian, zientzia dibulgatzaileak matematikak natura aztertzeko eta haren edertasuna ulertzeko funtsezko tresna gisa duen garrantziaz hitz egingo du. Hitzaldiaren xedea bertara etorritakoak egungo literaturaren ikuspegi kritikoaren eta sormenaren bitartez naturaren matematiketan barneratzea da. Horretarako, Ibáñezek hainbat adibide erraz eta interesgarri hurbilduko dizkio entzuleei, esaterako Fibonacciren segida, urrezko arrazoia, korapiloen teoria edo fraktalak.

Natura, literatura eta zientzia

Ikerketa-arlo desberdinen arteko bategitea betidanik izan da garai bakoitzaren errealitatea modu orokor eta fidagarrian islatzeko tresna zoragarria. Zentzu horretan, naturaren, literaturaren eta zientziaren arteko lotura da, agian, gizakiak mundua elkarren osagarri diren hainbat ikuspegitik aztertu eta irakasteko modu harrigarrienetako bat.

Hiru jakintza-arlo horien batura izango da Azkuna Zentroan apirilaren 10 eta 19 bitartean eskainiko diren “Natura, Literatura eta Zientzia” hitzaldien gai nagusia. Ekitaldia, “Zientziateka” hitzaldi-zikloaren esparruan antolatuta, naturaren eta literaturan islatutako giza-ingurunearen arteko harremana elkartzen saiatuko diren zientzialarien bost konferentziez dago osatuta.

“Natura, Literatura eta Zientzia” zikloa, zeina Kultura Zientifikoko Katedrak Azkuna Zentroarekin batera antolatu duen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioaren (FECYT) laguntza jaso duen, Gutun Zuriaren, Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia, hamaikagarren edizioaren aurrerapena izango da.

Literatura-hitzordu ezagun horren edizio berria apirilaren 23tik aurrera izango da Azkuna Zentroan, eta nazioko, nazioarteko zein tokiko idazleak irakurleekin elkartzeko aukera aparta izango da. Ekitaldiaren ardatza Henry David Throreau idazlearen lana izango da, naturaren unibertso naturalaren babesle gisa aski ezaguna. Thoreau-ren jaiotzaren bigarren mendeurrena iaz ospatu zela eta, Jaialdiaren gaia literatura eta ingurumen naturalaren babesa izango dira.

2024 - Martxoa
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31