}

Agenda

Gezurrak erostera noa

Data: 2016/06/01
Ordua: 19:00
Herria: Bilbo
Lekua: Bizkaia Aretoa

Elikadura eta kosmetika arloetako industriek urteak eta urteak daramatzate herritarrak engainatzen, haien publizitate-estrategietan zientziaren ikuspegitik inongo funtsik ez duten ustezko argudio zientifikoak erabiliz. Eslogan engainagarri horien erabilerak ondorio zuzenak eragin ditzake herritarren poltsikoan zein osasunean.

José Manuel López Nicolás Murtziako Unibertsitateko Biokimika eta Biologia Molekularreko irakaslea eta Scientia blogaren arduraduna da, eta ekainaren 1ean, ‘Gezurrak erostera noa’ izenburuko hitzaldia eskainiko du UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Baroja Gelan (Abandoibarra 3, Bilbo), industria horien gehiegikeriak salatu, bertaratutakoei iruzurrak antzemateko tresnak eskaini eta publizitatearen kontrola hobetzeko proposamenak azaltzeko asmoz.

Hitzaldia gaztelaniaz egingo da. Sarrera irekia eta doakoa izango da aforoa bete arte.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30