Agenda
Garuna, burua eta autoimmunitatea
Data:
2017/10/26
Ordua: 19:00
Herria: Bilbo
Lekua: Dock Bilbao
Josep Dalmau neurologo eta ikertzailea garunaren gaixotasun autoimmuneen inguruan arituko da "Garuna, burua eta autoimmunitatea" izenburua daraman hitzaldian.
Hitzaldia datorren urriaren 26an burutuko da Dock Bilbao espazioko entzun-aretoan, garunaren eta garuneko gaixotasunen inguruko gizarte-sentsibilizazioa sustatzeko Achucarro neurozientziaren euskal zentroak antolatutako Achucarro Forum hitzaldi-zikloaren barnean. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak hitzaldi honen antolakuntzan lagundu du.
Hitzaldia gaztelaniaz izango da eta sarrera librea eta doakoa da tokiak bete arte. Bertaratu nahi dutenek posta elektroniko bat idatzi beharko dute edo 94 601 81 35 telefonora hots egin.