}

Agenda

Elkarrizketa: Hiria birpentsatzen. Gaurko konpromiso klimatikoa etorkizunari begira

Data: 2018/06/27
Ordua: 19:00
Herria: Donostia
Lekua: San Telmo museoa

Klima aldatzen ari da, zerbait egin behar dugu. Gogoeta kolektiboko bi urteren ondoren, Klima-Aldaketaren erronka asmo handiko eta ibilbide luzeko Plan batean irudikatu da. Hiria bere aklimataziorako birpentsatzeak dakar, alde batetik, karbono-isurpenak murrizteko Donostian burutu beharreko neurri multzoa garatzea eta, bestetik, hiria etorkizuneko belaunaldiak bizi izan beharko duten agertokietara moldatzea.

Ekainaren 27an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan San Telmo Museoan, Ane Oyarbide, Ingurumen Zinegotziak, eta Josu Benaito, Ingurumen saileko zuzendariak, elkarrizketan arituko dira hiriarekiko eta planetarekiko konpromiso klimatiko honen inguruan, bertaratutakoen iritzia ere aztertuz.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30