Agenda
Candida auris, nazioarteko osasun-alerta sortu duen onddoa
Data:
2017/04/04
Ordua: 19:00
Herria: Bilbo
Lekua: Azkuna Zentroa
Guillermo Quindós, UPV/EHUko mikrobiologiako katedraduna, organismo honen inguruan arituko da "Candida auris, nazioarteko osasun-alerta sortu duen onddoa” izenburua daraman hitzaldian.
Hitzaldia datorren apirilaren 4an burutuko da, Azkuna Zentroan (Bilbo), eta gaztelaniaz izango da. Zientziatekak hilero UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen dituen hitzaldietako bat da.
Sarrerak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doan da.