}

Agenda

Bizkaia Zientzia Plaza

Data: 2017/09/14 - 2017/09/24
Herria: Bilbo
Lekua: Bizkaia aretoa eta Euskalduna jauregia

Zientziaren plaza erraldoia bilakatuko da Bizkaia, adin guztientzako zientzia-dibulgazioko jaialdi baten eskutik. Irailaren 14tik 24ra izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian eta UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, baita Bizkaiko beste udalerri batzuetan ere.

Lehenengo Bizkaia Zientzia Plaza jaialdian zazpi ekitaldi izango dira hamar egunez zientziaren hainbat arlori ekiteko ezin konta ahala erregistro eta formatutatik; hitzaldiak, ikuskizunak eta tailerrak, besteak beste. Horien artean, zazpigarren Naukas Bilbao edizioa, aurten horren programazioa handitu eta Euskalduna Jauregiko entzunareto nagusian antolatuko dena, Science+ gazte ikertzaileen biltzarra, non zientzia-arloko lanbide-hautabideak aztertuko diren, edo “Jakinduriek mundue erreko dau!” ekimena (Bertsozientzia), bertsolaritza eta zientziaren arteko nahasketa originala, zeinak Bizkaiko hiriburuan ez ezik, Ondarroan, Igorren eta Getxon ere eskainiko dituen emanaldiak.

Bizkaia Zientzia Plazak dibulgatzailerik onenak zuzenean entzuteko, ikerketa-zentroetan egiten den lana ezagutzeko eta zientzia dibertigarri eta berrienaz gozatzeko aukera paregabea eskeiniko du.

Ekitaldia –horrelako lehena Estatuan– UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dute eta EiTB-ren webgunean zuzenean ikusteko aukera izango da. Hitzaldi eta jardueretarako sarrera doakoa da, baina haur-tailerretan (Naukas Kids) parte hartzeko aldez aurretik eman beharko da izena.

Bizkaia Zientzia Plazak biltzen dituen ekitaldi guztiei buruzko informazioa eskuragarri dago bzp.eus webgunean.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30