}

Agenda

Bisita gidatua Chernobyl Herbarium erakusketara

Data: 2017/03/21
Ordua: 18:30
Herria: Donostia
Lekua: Cristina Enea

Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean maiatzaren 1 arte ikusgai dagoen ‘Chernobyl Herbarium’ erakusketaren egileek bisita gidatua eskainiko dute asteazkenean, martxoak 22, eta Txernobyleko zentral nuklearrean izandako ezbeharrera gerturaketa bat egingo da beraiekin, artearen eta filosofiaren ikuspegietatik.

Anaïs Tondeurrek eta Michael Marderrek Txernobyli buruzko euren lana erakusten duen erakusketatik gidatuko gaituzte. Ondoren, Txernobyleko 30. urteurrenean argitaratu duten liburua aurkeztuko dute, historiako istripu nuklear okerrenak sortutako traumaren
esperientzia (edo ez-esperientzia) aztertzen duen lana, aurre egiteko arteak eta filosofiak duten garrantziaz hausnartuz.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30