}

Agenda

19. astronomia-astea

Data: 2017/04/04 - 2017/04/08
Ordua: 20:15
Herria: Zarautz
Lekua: Arkamurka natura elkarteko egoitza

Arkamurka Natur Taldeak antolatuta, badator beste behin ere Zarauzko astronomia-astea. Honako hitzaldi hauek eskainiko dituzte:

Apirilak 4, asteartea:

Hitzaldia: Unibertsoa etxeko saloian: astronomia margolaritzan, musikan eta zineman. Iñigo Elorza, Arkamurka Natur Elkarteko kidearen eskutik. Artearen bitartez unibertsoari egindako begirada batzuk ekarriko ditu.

Apirilak 5, asteazkena:

Hitzaldia: Grabitazio-uhinak, dantza espaziala. Jesús Arregi Bengoa, UPV/EHUko irakasleak eskainia. Einsteinen Erlatibitate Orokorraren Teoriaren azken aurresana esperimentalki baieztatu zen duela urtebete, teoria bera sortu eta ia ehun urtera. Horrek Unibertsoa aztertzeko beste bide bat irekitzen du.

Apirilak 6, osteguna:

Hitzaldia: "Bajo las nubes de Júpiter: La misión Juno" (gaztelaniaz). Hizlaria: Ricardo Hueso Alonso, UPV/EHUko Ingeniaritza Eskolako irakaslea.

Apirilak 8, larunbata:

Eguzki-behaketa: 12:00tatik 14:00tara, Munoan izango dira teleskopio bereziekin eguzkia behatu eta haren inguruko azalpenak emateko.

Gau behaketa: 21:00tan Bistalegre parkeko Torreoira hurbilduko dira gaueko zerua aztertu asmoz.

Bi behaketak Ilatargi Astronomia Taldea eta Arkamurka Natur Elkartearen partaidetzarekin egingo dira.

2024 - Martxoa
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31